Ekarpen honetan, Monereok bilaketa prozesuari buruz idatzitako testu bat aztertzeko erantzundako galderak daude eskura.  Testuan bilaketa egoki bat egiteko jarraitu beharreko pausuak eta irizpideak ageri zaizkigu. Hona hemen galderak:

http://issuu.com/maialentorres/docs/aprender_a_encontrar__monereo

Hona hemen, hiruko taldeetan bildu ostean sortutako iritzia:

http://issuu.com/maialentorres/docs/feed-backa

Gaurkoan, RSSek nola funtzionatzen duten argitzeko ariketa batzuk egin ditugu, Google Reader erabiliz. Hona hemen ariketak:

http://issuu.com/maialentorres/docs/rss_ariketa

Ekarpen honetan, hemerotekak eta beren funtzioak aztertzea eta ulertzea da helburua. Honela, eskaintzen dituzten aukerez jabetu eta gerora baliagarriak izango zaizkigun hainbat funtzio ezagutu ditugu.

Horretarako, hainbat ariketa egin ditugu:

http://issuu.com/maialentorres/docs/24hemeroteken_ariketa

Gaurkoan Google news-i buruzko ariketak egin ditugu albiste bilaketa lantzeko. hona hemen ariketak:

http://issuu.com/maialentorres/docs/23._ekarpena

Ekarpen honetan, MCU datu baseak eskaintzen dituen aukerak zeintzuk diren ulertu ahal izateko egindako ariketak jartzen ditut. Hona hemen linka:

http://issuu.com/maialentorres/docs/mcu.datu-basea_22

Ekarpen honetan, filmen datu baseak aztertu eta hauek eskaintzen dituzten aukerak hobeto aprobetxatu ahal izatea da helburua. Hona hemen hori lortzeko egindako ariketak:

http://issuu.com/maialentorres/docs/21_filmen_datu-baseak_konparatzen

Gaurko klasean, zinemaren ingurukoak diren hainbat arlotako webguneak bilatzea izan dugu helburu eta gure bilaketaren emaitzak mindomokko adimen mapa batean azaldu ditugu.
Hona hemen adimen mapa:
http://www.mindomo.com/view.htm?m=516918909a4f4c6ba9661b790364f9a6

Gaurkoan, IMDB webgunea eta honek eskaintzen dituen bilaketa aukerak aztertu etz ezagutzea izan dugu helburutzat.
Hona hemen ariketa:

http://issuu.com/maialentorres/docs/zinema.imdb.datu-basea_19

Gaurko zailtasunik nabarmenena, hasieran erregistratzeko izan ditugun arazoak dira.

Ekarpen honen helburua bi irudi banku ireki aztertu eta komentatzea da, hobeto ulertzeko eta hauen erabilera errazagoa izan dadin. Hauek dira nik aukeratu ditudanak:

GIGAPAN

Webgune hau Carnegie Mellon Unibertsitateak eta NASA Ames Intelligent Robotics Groupek sortu zuten elkarlanean, Googleren laguntzarekin. Bertan, horretan adituak direnek ateratako kalitate eta erresoluzio handiko argazkiak aurki ditzakegu eta zoom aukera ikaragarria eskaintzen duten irudiak dira. Irudi hauek kamera bereziekin aterata daude, eta  irudia bera argazki ugariren konposizioa da. Ezaugarri hori dela eta, batzuetan akatsak izaten dituzte irudiek (gorputz erdiak agertzen dira, mamu itxurako itzalak…), baina oro har, oso landuak daude eta hori ez da gertatzen. Irudien lizentziei dagokienez, kasu guztietan ez dira berdinak, izan ere, irudiak ez dira GigaPanenak, irudi bakoitzaren autorearenak baizik.Hortaz, irudi bat nahi izanez gero, autoreak jarritako baldintzen arabera jokatu beharko dugu. hala ere, irudi guztietan bete behar dena zera da: erabiltzerakoan utorea nor den BETI agertzea. Horretaz aparte, autoreek izango dute azken hitza lizentziari dagokionean.

Arraroa bada ere, ez du bilaketa aurreraturako aukerarik eskaintzen. Nire ustez, aukera hori eskaini beharko luke, 25.000 iruditik gora baitaude eskura webgunean.

Nik egindako bilaketaren gako hitzak “San Fermin” izan dira, txupinazoaren momentuko argazkiren bat topatuko  nuen esperantzaz. Halaxe izan da, nahiz eta 3 emaitza soilik agertu, horietako bi nire interesekoak izan dira (biak aurtengoak dira). Horretatik atera dezakedan ondorio nagusia da oso tresna interesgarria eta erabilgarria izan litekeela, baina zaila dela zuk nahi duzuna aurkitzea, ez baitaude gai guztiekin erlazionaturiko irudiak. Irudi gehienak nahiko zehatzak dira, momentu jakin batean eta leku zehatz batean nahita ateratakoak. Hortaz, zortea izanez gero, baliteke momentuan lan egiten ari garenarekin zerikusia duen irudiren bat topatzea.

PHOTOSYNTH

Irudi banku honek ere GiggaPan irudi bankuaren antzeko egitura du argazkiei dagokienez, izan ere, hainbat argazki konbinatuz osotasun bat lortzen dute webgune honetan ere. Hala ere, ez dute egitura guztiz berdina. GigaPanen argazki askok irud oso bat osatzen dute (momentu berdina adierazten duena), baina webgune honetan elkarren segidan gertaera baten inguruan ateratako argazki askok “bideo” antzeko bat osatzen dute, gertaera horren inguruko hainbat ikuspuntu eskainiz. Azken finean, helburua 3D itxurako zerbait lortzea litzateke, Synth izeneko egitura erabiliz.  Gainera, hau ikusi ahal izateko Silverlight izeneko programa bat jeistea beharrezkoa da.

Microsoft konpainiarena da webgune hau eta bi lizentzia komertzial mota bereizten ditu webgunearen erabiltzaileentzat:

  • Ohikoa den 1GBko kapazitatea izatetik 20GBkora pasatzea, geure Synthak produzitzeko.
  • Lizentziarik izan gabe Synthak izkusteko kopuru mugatu bat dago, hau da, ezin dira nahi adina aldiz ikusi. lizentzia hau erosita nahi adina aldiz ikus ditzakegu, mugarik gabe.

Bilaketa egiteko, berriro ere “San Fermin” gako hitzak erabili ditut eta aurkitutako emaitzak ez dira oso baliagarriak izan, batek bakarrik zeukalako San Ferminekin zerikusia. Bilaketa aurreratuko emaitzarik ez du eskaintzen, baina emaitzak geuk nahi dugun ordenenan agertzeko aukera ematen du.

Tresna hau erabilgarria iruditzen zait eta gainera, gu geu horrelako antzeko zerbait sortzen saia gaitezkeela uste dut. Bertatik argazkiak eskuratzeko baino, interesgarriagoa iruditzen zait gu horrelako zerbait produzitzen trebatzeko erabiltzea.

Egutegia

Ekaina 2012
As_Astelehena_haste-hitz Ar_Asteartea_haste-hitz Az_Asteazkena_haste-hitz Og_Osteguna_haste-hitz Ol_Ostirala_haste-hitz Lr_Larunbata_haste-hitz I_Igandea_haste-hitz
« Abe_Abendua_laburdura    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Artxiboak

Lizentzia

Creative Commons License
Informazio konpetentzietako bloga IKO09 by maialen is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License.
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.